INSPIRE (Infraestructure for Spatial Information in Europe) Europar Batasunaren ekimena da, eta horren funtzionamendua Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2007ko martxoaren 14ko 2007/2/CE Zuzentarauan jasotzen da. Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean (EBAO) argitaratu zen, 2007ko apirilaren 25ean. Proiektuaren helburua da Europako Datu Espazialen Azpiegiturasortzea. Zuzentarauan ezartzen dira helburuak, eta Estatu kideek, argitaratutako egunetik kontatzen hasi eta bi urteren buruan, haiei dagozkien legediak eta administrazio-prozedura nazionalak egokitu beharko dituzte
INSPIRE estatu kideen eta sartzear dauden herrialdeen lankidetzarekin garatu da, informazio geografiko aipagarria, adostua eta kalitatezkoa erabilgarri jartzeko asmoarekin, Europar Batasuneko inpaktu-politikak edo lurralde-mailakoak formulatze, ezartze, monitorizatze eta ebaluatze aldera.
INSPIRE legezko ekimena da, eta estandar eta protokolo teknikoak ezartzen ditu; baita, antolakuntza- eta koordinatze-alderdiak eta informazioari buruzko politikak ere. Datuetara sartzeko aukera emateaz gain, informazio espaziala sortzeko eta edukitzeko aukera eskaintzen du.
INSPIRE alde askoko ekimen zabalaren lehen urratsa da. Hasieran, ingurumenaren inguruko politiketarako behar den informazio espaziala landuko du, eta beste arlo batzuetako premia praktikoak asetzeko ere erabili ahal izango da; esate baterako, nekazaritza eta garraioari dagozkienak.
Ekimenari buruzko informazio gehiago: http://www.ec-gis.org/inspire/
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2007ko martxoaren 14ko 2007/2/CE Zuzentaraua; horren bidez, informazio espazialari buruzko azpiegitura (Inspire) ezartzen da Europar Batasunean gaztelerazhttp://eur-lex.europa.eu/LexUriServ/site/es/oj/2007/l_108/l_10820070425es00010014.pdf
INSPIREren geoataria
Geoatari-prototipoa garatu da INSPIRE ekimena hartzeko, eta Estatu kide ezberdinetako informazio espazialaren gaineko azpiegituretan oinarrituko da.
Lehen etapan, geoatari honen bitartez, erakunde ezberdinetako datu geografikoen inguruko datu-base guztietara sartzeko aukera eskainiko zaie Estatu Kideei, ondoren, informazio hori guztia antolatzeko eta batzeko.
Informazio geografikoari buruzko sare hau erabat erabili ahal izango da hamar urtetan, INSPIRE ekimena onartzen den egunetik kontatzen hasita.
Egin klik Geoatarira sartzeko (http://eu-geoportal.jrc.it/)